XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PLUSBALIOA = LANGILEEN LANA - SOLDATAK
Beraz, marxismoaren arabera kapitalismoan plusbalioa produkzio-bideen jabego pribatutik eta langileak ustiatzetik sortua da.
Marxek zioenez, sistema kapitalistak kontraesan asko zituen eta horien bidez desagertzera hel zitekeen. Kontraesan nagusi bat dago: kapitalistak bizibidetzat lana besterik ez dutenen (langileen, soldatapekoen...) aurrez aurre ipintzen dituena. Baina beste kontraesan batzuk ere badira, klase kapitalistak elkarren aurka ipintzen dituena, esaterako.
F- Sistema ekonomiko sozialistaSozialismoa kapitalismoa eta bere desorekak kritikatzetik sortu da. XIX. mendean Europako Industri Iraultzan populazioko zati bat pobretu zen. Desoreka berrien aurkako protestak izan zituen sozialismoak abiapuntu. Gero doktrina politiko eta sozial bihurtu zen.
Sozialismoak gizarteko kideen arteko berdintasuna aldarrikatzen du. Gizartean talde nagusirik ez egotea eta guztien interesa norbanakoen interesen gainetik defendatzea bultzatzen ditu.
Sozialismoak herri gehienetan sortarazi ditu talde politikoak; oso desberdinak sortu ere. Dena den, sozialismo hitza denbora luzez Sobietar Batasuna erdigune izan zuen herri-multzoaren sistema ekonomikoari egotzi zaio. Gainera marxismoa izan da sistema hauen ideologia ofiziala.
- Produkzio-moduen dimanikaMarxek
Zehatzago esanda, produkzio-harremanak produkzio-bideen (makina, fabrika eta abarren) jabegoari dagozkionak dira; produkzio-bide horiek jabegoarekiko duten lekuaren arabera gizarte-klaseen definizioa emateko aukera eskaintzen dute.
Ondorioz, gizateriaren historia produkzio-modu nagusitan sailka daiteke. Hauek dira sail nagusiak:
- Produkzio-modu esklabista; esklabuak erabiltzen zituena.
- Feudalismoko produkzio-modua. Jopuak zeuden eta gizartean kontrako bi alderdi zeuden: jaunena eta jopuena.